XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esplikabidea, inolaz ere, Erreboluzioa da eta honen oinarrietan finkatu nahi zen Errepublika.

Gobernamendu honek bi ekinalditan burutuko du Elizaren kontrako langintza: 1879-1886ko erasoaldia ikastolen aurkakoa izango da bereziki, 1895-1905ekoan Kongregazioneen kontra joan eta Eliza-Estaduen apartaketaraino helduko da.

Pertsegizio hauk ez dira Estadua eta gizartea osoaren krisi batetik sortzen, 1792-99an bezala, Frantziak XIX mendean ezagutuko duen bakealdirik luzeena oraingoa (1870-1914) baita.

Ez, orain, aintzina egin nahi duen Estadu batek erasotzen dio Elizari.

Honegatik antiklerikalismoak zihurtasun bat eman die katoliko gehienei: seguru dira, ez da posible Errepublikarekin bat etortzea.

Gizartea erlijio gabetzea, ez da apaizeriarentzat soziologi gertakizun bat, apaizek nahiago dute moralista bezala konprenitu: bekatu bat da, arrazionalisten bekatua, Harrokeria.

Eta fede-ukapena ez dator, diotenez, herritik, ez da jende arruntagan jaio, goiko libre-pentsatzaileengan baizik.

Baina gero, herriak, pentsakizun eta esanbideak eduki dituenean, XVIII mendeko ilustratuengandiko logikak uste zuen baino urrunago ihes egin du.

Herriaren iritziak eskola daitezen, egunkariak sortu dira eskualde eta probintzietan.

Deskristaugintza honetan, Euskal Herria gizarte aparte bat baldin bada ere, kanpokoaren bildurrak eztenkaturik ari izango dira bertako apaizak.